Jasangarritasunaren arloan egindako lanaren aitortza jaso du Urduñako Udalak, Lurra Sarien laugarren edizioan

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko ekainaren 24a

Iker Santocildes alkateak Arantza Atutxa sailburuaren eskutik jaso zuen aitortza.

Urduñako Udalak Lurra Saria eskuratu du ingurumen-ekimenetan herritarren parte hartze aktiboa sustatzearen alde egindako lanagatik. Berriz abian jarritako Baso Erresilentea proiektua goraipatu zuten ekainaren 18an egindako sari-emate ekitaldian.

Urduñako Udalak aitortza jaso zuen iragan ekainaren 18an Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolaturiko Lurra Sarien laugarren edizioan. Bilboko Campos Eliseos antzokian eginiko ekitaldiak jasangarritasunean eta ingurumenaren babesean lan egiten duten erakunde eta entitateak saritzea du xede.

Bide horretan, Agenda 21 saria jaso du Urduñako Udalak, urte luzez ingurumen-ekimenetan herritarren parte hartze aktiboa sustatzearen alde egindako lanagatik. Zehazki, berriki martxan jarritako Baso Erresilente proiektua goraipatu zuten sari-emate ekitaldian. 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren barruan, Urduñako mendi publikoetan sute arriskuak eta karbono metaketak murrizteko asmoz egindako lana da hori, mendia modu jasangarrian kudeatu eta ustiatzeko aukera eskaintzen duena. Urduñako 109. mendian garatutako proiektua gainerako mendi publikoetara hedatzea da orain Udalaren erronka nagusia.

Iker Santocildes alkateak jaso zuen garaikurra Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko Foru Diputatuaren eskutik. Santocildesek "harrotasuna eta orain arteko bidean lan egiten jarraitzeko gogoa" adierazi zituen bere hitzartzean. "Urduñak sari hau jasotzea eredugarria da; udalerri txikiak erreferente izan gaitezke jasangarritasunaren arloan", aldarrikatu zuen alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide