Urduñako Udala lanean ari da azken asteotan igerileku publikoetan sortu diren arazoak konpontzeko. Izan ere, erabiltzaileek hainbat kexa egin dituzte sare sozialetan zein udal erregistroaren bitartez, hainbat higiene arazo salatzeko, edota adierazteko belarra ez dagoela behar den moduan moztuta.
Udal gobernu taldeak salaketa guztiak jaso ditu eta bilera deitu zuen enpresa kudeatzailearekin iragan astean, gatazka baloratzeko eta irtenbideak bilatzeko.
Horrez gain, gaur bertan ekin diote udaletxera heldu diren kexa guztiak erantzuteari. Udalak azpimarratu nahi izan du ez duela arazoaren aurrean ezikusiarena egin eta lanean ari direla ahalik eta lasterren bideratzeko.