Hamaika tailer eskainiko ditu Urduñako Loraldi elkarteak datorren ikasturtean. Urritik aurrera abiatuko dituzte jarduerak, baina izena emateko epea ireki dute dagoeneko. Interesdunek 633 138 608 telefonora deitu dezakete, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara bitartean.
Honako hauek dira eskainiko dituzten jarduerak:
- Margoketa
- Patroiak
- Eskulanak
- Idazketa
- Zeramika
- Mobilaren eta tabletaren erabilera
- Taichia
- Sendabelarrak
- Irakurketa kluba
- Elkarrizketak kafearekin
- Adimen artifizialaren erabilerak
Azaldu dutenez, herritar guztiei irekitako ikastaroak dira, baina gutxieneko eta gehienezko parte hartzaile kopuruak dituzte guztiek.
Loraldi elkarteko kideek atsedena hartuko dute udan zehar, baina ez dute euren jarduna guztiz etengo. Izan ere, "pintxo-xendazaletasun" saioak egingo dituzte uztaila, abuztu eta iraileko ostiral guztietan, 18:30ean, Jubilatuen Elkarteko kideekin batera.