Hasiera hunkigarria izan du Urmugak, Gorobeletik Urduñara jaitsita

Txabi Alvarado Bañares 2025eko uztailaren 11

Txapela Brava taldeak jo du hasieran, eta  Aitor Aspuru panderojolearekin eta Lander Txato trikitilariarekin sartu dira hirira. 

Gaur hasi da Urmuga ekimen ibiltaria. Goizeko bederatzietan abiatu dira parte hartzaileak Angulotik, Txapela Brava taldearen abesti batzuk entzun ostean. Gorobel zeharkatu dute jarraian, eta Urduñara jaitsi dira arratsaldean.

Antiaguako Santutegian egin diete harrera Aitor Aspuru panderojoleak eta Lander Txato trikitilariak, eta eurekin joan dira Foru plazaraino. Adarren doinuekin eta Erauntsi Dantza Taldearen agurrarekin jaso dituzte bertan, eta Udaletxera jo dute jarraian guztiek, mokaduaz gozatzera.

Antolatzaileak pozik azaldu dira lehen etapak izandako harrerarekin. Hirian jaso duten ongi etorria "hunkigarria" izan dela aitortu du Miguel Zeberiok, Urmugaren zuzendari artistikoak: 

Bihar Aiaraldean jarraituko du ekimen ibiltariak. Izan ere, emanaldi bateratua eskainiko dute Alaitz eta Maider, Leturia eta Irati Arcelus, Anje Duhalde, Et Incarnatus Orkestra, Fede de Dios eta Pirata musikariek Garrastatxun, 18:30ean. Sarrerek 20 euro balio dute eta hemen eskuratu daitezke. 

Argazkiak: Javi Aspuru eta Txabi Alvarado

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide