Bilboko Euskal Museotik Orduña Hiria Museora eraman dute Eulalia Abaituaren argazkien hautaketa bat. Argazkilari bilbotarra XIX eta XX. mendeen artean bizi izan zen, eta Bilbo Handiko eta hurbileko bailaretako emakume langileak erretratatu zituen, besteak beste.
Emakume horien janzkera da Urduñan inauguratu berri duten Kameratik orratzera erakusketaren ardatza. Argazkiez gain, hainbat jantzi ere jarri dituzte ikusgai, Euskal Herriko hainbat dantza taldeetako jantziak egiteaz arduratzen diren emakumeek ekoiztutakoak.
Ostiralean egin zuten erakusketaren inaugurazioa, eta abenduaren 28ra arte egongo da museoan.
Argazkiak: Josu Llano