Antzinako Andra Maria Ikastetxeak ikasle ohiak bildu nahi ditu 60. urteurrena ospatzeko urriaren 11n

Aitor Aspuru Saez 2025eko uztailaren 16a

Antzinako Andra Mariako ikastetxea. / Aiaraldea.eus

Urriaren 11n izango da ospakizuna eta sei hamarkadetako ikasleak elkartu nahi dituzte.

Antzinako Andra Maria Ikastetxeak 60 urte beteko ditu aurten eta jaia antolatzen ari da efemeridea ospatzeko. Hain zuzen, jaia egingo dute urriaren 11n, goizeko hamarretan abiatuta ikasle ohiei harrera eginda. Gero 10:30ean oinez joango dira Urduñako parrokiara eta 10:45ean meza egongo da. 12:30ean ikastetxera itzuliko dira argazki zaharren erakusketa ikusi, eskola bisitatu eta hamaiketakoaz gozatzeko. 

14:30ean izango da bazkaria eskolako jolastokian eta 16:30etik aurrera dantzaldia. Zehaztu dutenez, txosna zerbitzua eskainiko dute.

Jaia ikasle ohien artean zabaltzeko deia

Ikastetxeak gonbidapena bidali die hainbat ikasle ohiei, adierazi dezaten parte hartzeko asmoa duten edo ez, esteka honen bidez. Halaber, antolatzaileek proposatu diete interesdunei deialdia zabaltzea ezagutzen dituzten ikasle ohien artean. 

Informazio guztia 60aniversario@colegiojosefinos.com helbide elektronikora idatzita eska daiteke, eta ikastetxeak berak aipatu du kanpotik etortzen direnek Antzinako Andra Mariaren aterpea baliatzeko aukera izango dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide