San Esteban jaia ospatuko dute Lendoñobeitiko bizilagunek abuztuaren 3an, igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzekin.
Festei hasiera emango dien txupinazoa, larunbat gauean jaurtiko dute, 22:00etan. Biharamunean, goizeko 9:00etan ekingo diote egunari, berriz ere kanpaiei eragiten eta suziriak zeru zabalean lehertzen. 11:30ean egingo dute San Estebanen omenezko abestutako meza.
Behin eguerdia igarota, 13:00tan trikipoteoarekin alaituko dute giroa eta arratsaldean ekingo diote berriro, 17:30ean abiatu eta etxez etxe ibiliko den kalejirarekin. Bola-joko txapelketak 18:00etan izango du hasiera eta ordubete beranduago helduko zaie etxeko txikienei gozatzeko txanda, 19:00etan egingo baitituzte haientzako jolasak.
Egunari amaiera heltzen zaion heinean, ohiko odoloste jana egingo dute 21:00tan, eta DJ Del Garrok jarriko du musika, goizeko ordu txikiak arte.