Los Cascajos auzoko La Rondina industriagunean ireki dute Urduñako autokarabanentzako eremu berria. 14 aparkaleku daude osotara, eta mota honetako turismoari erantzuteko sortu da.
Autokarabanak uzteko 14 lekuez gain, zerbitzu hauek daude eskuragarri eremuan: edateko ur hornidura, ur zikinak husteko sistema eta argiztapena.
Udalak adierazi du, proiektuak "mugikortasun iraunkorreko eredua bultzatzeko helburua" duela. Era berean, Aiaraldeko Plan Estrategiko Interinstituzionalari esker eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Sailaren babesarekin sortu da azpiegitura, eta "lurraldearen garapen turistiko, ekonomiko eta iraunkorrarekin duten konpromisoa" agerian utzi du horrek.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide