Nacho Escudero Urduñako Museoko kide eta laguntzailea oroitu zuten ostiralean hiriko harresian eta jende andana bertaratu zen. Senideek, museoko adikiskideek eta lagunek prestatutako testuak eta Joseba Ibarrola, Mamen Uribarren eta Floren Oteoren abestiak uztartu zituzten ekitaldian.
Escuderoren konpromiso sozial eta kulturala azpimarratu zuten museoko partaideek eta gogoratu zuten Urduñako zuhaitzei buruzko erakusketa prestatu zuela, baina ezin izan zuela inauguratu gaixotasunaren ondorioz.
Deialdi publikoa ez ezik, beste omenaldi pribatuagoa egin zuten egun berean Museoko hirugarren aretoan, familiarekin.
Argazkiak: Orduña Hiria Museoa