Igande honetan ospatu dituzte Belandiako jaiak, egun osoko egitarauarekin. Etxebarria aita-semeen trikiti-doinuekin esnatu zen herria, eta umeentzako jolasekin ezaugarritu zuten goiza, Panpotx elkartearen eskutik. Bazkari herrikoia egin zuten gero, eta DJ Barrio Medio arduratu zen arratsaldea girotzeaz.