Jai giroa eta umorea nagusi Urduñako Ziklokrosean

Aitor Aspuru Saez 2025eko urriaren 12a

Giro aparta lortu ez ezik, eskualdeko txirrindulariak ere igo dira podiumera.

Urduña txirrindularitzaren hiriburua bilakatu zen atzo, egun osoz hartu baitzuten kirolariek hiria. Goizetik arratsaldera arte bizikletek alde zaharra zein inguruak zeharkatu zituzten eta guztira 600 lagunek baino gehiagok eman zuten izena proban. Horietako erdiak adingabeak izan ziren eta besteak, aldiz, helduak.

Antolatzaileak oso pozik agertu ziren emaitzekin eta baita herritarren inplikazioarekin ere. Batzuek hesiak jarri zituzten, besteek igarobideak zaindu, Gazte Asanbladak txosna antolatu zuen...

Eguna borobiltzeko, eskualdeko txirrindulariek ere protagonismoa izan zuten podiumean. Iñaki Carro Meabe eta Jon Lainz Zabala Master 40 eta 30 kategorietan gailendu ziren, hurrenez hurren.

Podiumak

Elite eta 23 urte azpiko gizonezkoak:

  1. Iñigo Gomez Elorriaga
  2. Egoitz Hoyas Figueras
  3. Aitor Hernandez Gutierrez

23 urte azpiko emakumezkoak:

  1. Nahia de Miguel Etxebarria
  2. Laida Hierro Alzola
  3. Carlota Casanueva Garcia

Junior emakumezkoak:

  1. Maddi Saizar Saralegi
  2. Maddi Arranz Diez
  3. Jone Ortega Pascual

Master 60 gizonezkoak:

  1. Aitor Zabaleta Agirre
  2. Roberto Camiruaga Sangroniz
  3. Jesus Ignacio Ibañez de Elejalde Loyo

Master 50 gizonezkoak:

  1. Andoni Jimenez Mastre
  2. Manu Quintanilla Parente
  3. Juan Lazpita Arana

Master 30 gizonezkoak:

  1. Jon Lainz Zabala
  2. Markel Uriarte Urrutia
  3. Daniel Armendariz Mendivil

Master 40 gizonezkoak:

  1. Iñaki Carro Meabe
  2. Patxi Cia Apeztegia
  3. David Liaño Flor

Argazkiak: Aitor Aspuru, Iratxe Murias, Antonio Muñoz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide