Aimara antzerki taldeak bira txikia abiatuko du gaur Altuna jaunaren hilketa lanarekin. Izan ere, 18:30ean Urduña Museoan egongo dira eskualdeko aktoreak eta Baranbion, ordea, hilaren 25ean.
Serapio Lopez, Jon Gerrero, Virginia Garcia, Marian Fradejas eta Ainhoa Isasi tokiko antzezleak igoko dira oholtzara Julio Cortazar idazlearen testuaren moldaketa erakusteko. Berez, lanak 20 minutu irauten du eta tarte horretan thriller misteriotsua ikusteko aukera eskainiko dute.
Urriaren 25ean, aldiz, hitzordua Garrastatxun izango da, Euskal Jaian. Aimararekin abiatuko dituzte ospakizunak eta gero triki poteoa, bazkaria, Julio Soto eta Oihana Bartraren bertso saioa eta Gauargi erromeriaren emanaldia egongo dira.