Urduñako Udalak bere gastu muga %15ean gainditu izana larria dela salatu du EH Bilduk

Aitor Aspuru Saez 2025eko urriaren 24a

2023an egindako udalbatza bat. / Aiaraldea.eus

EH Bilduk oharra zabaldu du kritikatzeko EAJk Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako gastu gaitasuna gainditu duela eta, ondorioz, inbertsio garrantzitsuak egin gabe geratuko direla.

Urduñako EH Bilduk oharra argitaratu du udal gobernu taldearen kudeaketarekin desadosadostasuna azaleratzeko. Izan ere, 2024ko aurrekontuen likidazioaren bidez, baieztatu dute Udalak ez duela gastu-araua bete, eta baimendutako muga % 15ean gainditu duela.

Aurrekontu Egonkortasunari buruzko 5/2013 Foru Araua urratzeak ondorio anitzak ekarri ditu tokiko erakundean. Alde batetik, "Udalak egokitzapen ekonomikorako plana onartu behar izan du, gero Bizkaiko Foru Aldundiak gainbegiratuko duena", adierazi du oposizioko taldeak.

Bi proiektu atzeratuta

Bestetik, koalizioak gaineratu du Udalak bi inbertsio eten behar izan dituela: "Ezin izan du Gernika plazako lokala erosi eta egokitu, eta ezin izan ditu gauzatu Kale Zaharreko bulegoak hobetzeko lanak; guztira, 330.000 euroko inbertsioa zen". 

Horraz gain, EH Bilduren aburuz, 2026rako finantzaketa-gaitasuna ere arriskuan dago.

Beharrezkoak ez diren gastuak

Koalizioak EAJko udal taldearen kudeaketa eredua ere izan du jomugan eta jeltzaleei leporatu die zuhurtasun gutxirekin hartu izana erabakiak. "Beharrezkoak ez diren gastuetarako baliabideak bideratzen direnean, Udalak ezin du inbertitu benetan beharrezkoak diren kontuetan, hala nola kalitatezko zerbitzu publikoetan, garapen soziokulturalean, hiri-mantentzean, eta abar", adierazi du oposizioko koalizioak.

Horren aurrean, exijitu diote udal gobernu taldeari  finantza-egonkortasuna eta inbertsio-ahalmena lehenbailehen berreskura ditzan eta xahutu ordez, gastua kontrolatu dezan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide