Anfitrioi lanak egingo ditu Urduñak aurtengo Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sarearen Urteroko Topaketetan. Elikatzen duten udalerriak: agroekologia ardatz duten tokiko politikak lemapean, hiru egunez hitzaldiak, gogoeta saioak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte. Egitarau osoa hemen ikus daiteke.
Elikadura jasangarria ardatz
Topaketetan Euskal Herriko zein Espainiako 14 udalerrien ordezkariek hartuko dute parte, hala nola Gasteiz, Bilbo edo Baztangoek, zein Aínsa-Sobrarbe, Bartzelona, Kordoba edo Rivas Vaciamadridetik etorritakoek.
Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sareko zuzendaritza batzordearen parte da Urduña, eta bertako proiektu agroekologikoak gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute topaketetako parte-hartzaileek
Osotara, 120 ordezkari baino gehiago bilduko dira, tartean ikerlariak, teknikariak eta udal- zein gizarte-erakundeetako kideak, elikadura-politika jasangarriei eta agroekologiari buruz eztabaidatzeko asmoz.
Udalerrien arteko lankidetza bultzatzeko zein tokiko elikadura-sistema "bidezkoagoak,
jasangarriagoak eta erresilienteagoak eraikitzeko" asmoz gai hauek landuko dituzte jardunaldietan, besteak beste: elikagaiak alferrik galtzea eta ekonomia zirkularra,
udalaz gaindiko erakundeek elikadura-politiketan duten zeregina, edo nekazaritza-lurzorua
babesteko eskura dauden tresnak eta proposamen arautzaileak.
Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sareko zuzendaritza batzordearen parte da Urduña, eta bertako proiektu agroekologikoak gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute topaketetako parte-hartzaileek.
Elikatzen duten Hiriak eta Herriak sariak
Azaroaren 13an emango diete hasiera jardunaldiei, eta tokiko erakundeen inaugurazioa zein esperientzien partekatzearen ostean, Elikatzen duten Hiriak eta Herriak 2025 sariak banatuko dituzte. Sari horiek agroekologian, herritarren parte-hartzean eta justizia sozialean oinarrituta, tokiko elikagai-politikak sustatzen dituzten udalei egingo diete aitortza. Iñigo Biguri esatari urduñarrak eta Iera Garaio laudioarrak aurkeztuko dute ekitaldia.
Horren ostean, eta hiru egunetan zehar, hainbat gogoeta-saio eta bilera egingo dituzte parte-hartzaileek bai Urduña Plaza Hotel Bainuetxean, eta baita Alondegian ere. Horrez gainera, hiria eta agroekologiarekin lotura duten ekimenetara bisitak ere egingo dituzte, hala nola Belardi, haragia transformatzeko zentrora, Udal sukaldrea edo birnaturalizatutako espazioetara.