Maria Dolores Madaria eta Landatas auzoetako 130 etxebizitza birgaitzeko lanak bisitatu ditu Denis Itxaso sailburuak

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko azaroaren 6a

Maria Dolores Madaria eta La 1 1762436743827
Maria Dolores Madaria eta La 2 1762436747131
Maria Dolores Madaria eta La 3 1762436750599
Maria Dolores Madaria eta La 4 1762436753071
Maria Dolores Madaria eta La 5 1762436755971
Maria Dolores Madaria eta La 6 1762436757625
Maria Dolores Madaria eta La 7 1762436759569
Maria Dolores Madaria eta La 8 1762436764217
Maria Dolores Madaria eta La 9 1762436769741
Maria Dolores Madaria eta La 10 1762436772216
Maria Dolores Madaria eta La 11 1762436774951
Maria Dolores Madaria eta La 12 1762436776961
Maria Dolores Madaria eta La 13 1762436780151
Maria Dolores Madaria eta La 14 1762436784100
Maria Dolores Madaria eta La 15 1762436786515
Maria Dolores Madaria eta La 16 1762436789068
Maria Dolores Madaria eta La 17 1762436791204

Denis Itxaso sailburuak Iker Santocildes alkatearekin batera bisitatu ditu Urduñako Landatas eta Maria Dolores Madaria auzoen birgaitze-integralerako lanak. Orotara 8,6 milioi euroko inbertsioa suposatu dute obrek, eta 130 etxebizitzen irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetu dituzte.

Urduñako Maria Dolores Madaria eta Landatas auzoetako birgaitze integralerako lanak bisitatu ditu gaur goizean Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, Iker Santocildes alkatearekin batera. Hain zuzen ere, aipatutako hiriko bi auzoetan egiten ari diren esku-hartzeari esker, bertako etxebizitzen energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetu dituzte.

Maria Dolores Madariaga eta Landatas auzoetako 10 atarik parte hartu dute hiri-berronartze lanetan, 130 etxebizitza orotara. Erakunde publikoek gaur aurreratu dutenez, birgaitze integrala azken fasera iritsi da, eta obrak urtea amaitu baino lehen bukatuko dira. 

Maria Dolores Madariaga eta Landatas auzoetako 10 atarik parte hartu dute hiri-berronartze lanetan, 130 etxebizitza orotara.

Burututako lanei esker auzkoideek etxebizitzen energia eraginkortasunean eta irisgarritasunean "jauzia" egin dutela nabarmendu du Denis Itxaso sailburuak. Guztira hamar atarietako zortzitan egin dituzte irisgarritasun lanak, igogailuak jarrita edo instalazioaren kota jaitsita. Bestalde, etxebizitza guztietan egin dira energia hobetzeko lanak, isolamendu termikoa jarriz, besteak beste.

Baina irisgarritasunetik eta energia eraginkortasunetik haratago ere, bi auzoen "kohesio sozialean jauzia ere egin dela" aldarrikatu du Itxasok. Izan ere, espazio publikoaren berrurbanizazioa ere ekarri du proiektuak. Maria Dolores Madaria auzoan Antigua pasealekuaren berrurbanizazioa, galtzadaren eta espaloiaren arteko kotak berdintzea, telekomunikazio-lineak lurperatzea eta argiteria publikoa hobetzea ekarri du esku-hartzeak.

Guztira hamar atarietako zortzitan egin dituzte irisgarritasun lanak, igogailuak jarrita edo instalazioaren kota jaitsita.

Landatas auzoan, berriz, linea elektrikoak eta telekomunikazio-lineak lurperatuko dira, gas naturala auzora iritsiko da, trastelekuetako sarbideak hobetuko dira, argiteria eta altzari publikoak berrituko dira eta erabilera komunitarioko kanpo-espazio estali bat eraikiko da.

8,6 milioi euroko inbertsioa

Bi auzoak erabat birgaitzeko lanek 8,6 milioi euroko kostua izan dute orotara, eta proiektua Aiaraldea Eskualderako Berehalako Jarduera Planaren eta BERPIZTU Programaren barruan dago kokatuta.

Inbertsioaren zatirik handiena Europako Next Generation funtsetatik eratorria dela azaldu du Etxebizitza Sailburuak, 3,8 milioi euro baino gehiago. Eusko Jaurlaritzak 2,1 milioi euro jarri ditu, eta beste hainbeste jarri dute bi auzoetako bizilagunek.

Zehazki, irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko lanak egin dituzten atarietan 21.327 euro jarri dute etxebizitza bakoitzeko.

Irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko lanak egin dituzten atarietan 21.327 euro jarri dute etxebizitza bakoitzeko.

Energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak soilik egin dituzten horietan, aldiz, 10.155 euro. Hori dela eta, bertako bizilagunen ahalegina balioan jarri nahi izan du Denis Itxasok. Iker Santocildesek bizilagunek obrek iraun bitartean erakutsitako "pazientzia eta inplikazioa" eskertu ditu ere.

Birgaitze-politikak balioan

Hedabideen aurrean azaldutakoaren arabera, Urduñako lur-zoru eraikigarria etxebizitza publikoak eraikitzeko asmoa du Udalak, "hiria adin guztietako herritarrentzat bizigarria izaten jarrai dezan".

Bisitatutako bi auzoetan egindako lanak ere goraipatu ditu Santocildesek: "Ehunka familiaren eguneroko bizitza hobetu eta gure auzoetako gizarte kohesioa indartzen duen eraldaketa sustatzen dute lan hauek".

Denis Itxasok Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza birgaitze-politikak jarri ditu balioan. Sailburuak eskainitako datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoak Europa hegoaldeko "etxebizitza-parkerik zaharrena du". Izan ere, 90.000 eraikin baino gehiago 1960ko hamarkadan baino lehenago eraikitakoak dira.

Bide horretan, atzo Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Etxebizitza Sailaren 2026rako aurrekontu proposamena defendatu du Itxasok Bertan jasotakoaren arabera, aurrekontu osoaren % 25 bideratu nahi ditu Jaurlaritzak birgaitze-politikak sustatzeko, 113,5 milioi euro inguru. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide