Modu inprobisatuan baina, era berean, urteroko eskema jarraituta, eman diote amaiera Urduñako Musika Poteoari. Ostiralean kontzertu batzuk egon ziren hiriko zenbait tabernetan, eta larunbatean udalerriko musikariak batu ziren ohiko kalejira musikatua egiteko. Romulon amaitu zuten ibilbidea, eta jam sessiona eskaini zuten bertan.
Igandean, aldiz, kontzertu berezia egon zen Foru plazan, Placton taldeak eta Santa Zezilia musika bandak indarrak batu baitzituzten emanaldi berean.
Argazkiak: Liborio kolektiboa