Espainiako bandera kendu dute Ernaiko kideek Urduñako Udaletxetik

Erredakzioa 2025eko abenduaren 6a

Udaletxeko balkoira igo dira bandera kentzera. / Ernai Aiaraldea

Amurrion, aldiz, Francoren garaiko plaka bat kendu dute etxebizitza bateko ataritik. 

Hainbat ekintza egin dituzte Ernaiko Aiaraldeko kideek Espainiako Konstituzioaren Egunaren testuinguruan, sare sozialetan zabaldutako bideo batean aditzera eman dutenez. Hainbat margoketa egin dituzte eskualdean, eta Urduñako Udaletxeko balkoira igo dira, Espainiako bandera kentzeko. 

Horrez gain, Francoren garaiko plaka bat ere kendu dute Amurrioko etxebizitza bloke baten paretatik. Plaka horiek sinbologia faxista dute (Falangearen ikurraren aldaera bat) eta oso ugariak dira Espainiako Estatu osoan, Etxebizitza Ministerio frankistak garaiko "babestutako etxebizitzetan" jartzen baitzituen. 

"Estatu espainiarrak Euskal Herriarekiko gauzatzen duen zapalkuntza eta ukazioa salatzea" izan da ekimenaren helburua, Ernaiko kideen hitzetan. Hala aldarrikatu dute sare sozialen bidez: "Sinbolo espainolistek ez dute tokirik gure herrietan. Guk argi dugu: Euskal Herriak independentzia behar du. Gure eskubideak urratzen jarraitzen duten bitartean, guk erantzuten jarraituko dugu". 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Ernai Aiaraldea (@ernai_aiaraldea)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide