Gizonezko bat atxilotu dute Urduñako La Antigua auzoko bi etxebizitzetan lapurtzeagatik

Erredakzioa 2025eko abenduaren 9a

Laudioko Ertzain-etxea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Higiezin baten jabeak ikusi du ustezko lapurra bideozaintza sistemaren bitartez eta Ertzaintzari deitu dio.

Atxiloketa bat egin du Ertzaintzak gaur gauean, 03:30ak aldera dei bat jaso ondoren. Poliziak zabaldu duenez, La Antigua auzuneko etxebizitza baten jabea jarri da harremanetan eurekin, jakinarazteko etxean ez egon arren, bideokamara bitartez detektatu zuela ezezagun bat bertan.

Laudioko Ertzain-etxeak patruila bidali du tokira eta baieztatu dute etxeko leiho bat apurtuta zegoela. Gauzak horrela, barruan sartu dira eta 21 urteko gizonezkoa topatu dute ezkutatuta.

Susmagarriak poltsikoetan etxean lapurtutako hainbat gauza zeramatzan, besteak beste, erloju bat eta urrezko lepoko bat. Gainera, ertzainek beste bi pertsonaren izenean zeuden hainbat agiri eta bankuko txartel bat ere aurkitu dizkiote, bai eta 20 euro zituen diru-zorro bat eta bi boligrafo ere. 

Agenteek egiaztatu dutenez, objektu horiek aldameneko garajekoak ziren, eremu bereko beste etxebizitza batekin komunikatuta dagoena, eta bart gauean bertan ere lapurreta jasan zuena. Eraikin hori eta bertan aparkatutako ibilgailu bat ere nahastuta zeuden.

Froga horiekin, Ertzaintzak bi lapurreta egitea leporatu dio gazteari eta epaitegira eramango dute akusazio horrekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide