Ameriketako Estatu Batuek Venezuelaren aurkako eraso militarra jo zuten iragan urtarrilaren 3ko goizaldean. Operazioan Nicolas Maduro presidentea bahitu zuten. Donald Trump AEBtako presidenteak herrialdearen kontrola hartzeko asmoa adierazi du, bai eta bertako petrolioa ustiatzeko asmoa.
Erasoa salatzeko mobilizazio ugari deitu dituzte asteburuan Euskal Herriko hamaika txokotan, eta Urduñan ere bat egin dute deialdiarekin. "Eraso inperialistarik ez, Venezuelak burujabetza" lelopean dozenaka lagun mobilizatu dira Foru Plazan, "Venezuelako herriari elkartasuna" adierazteko asmoz.
Urduñakoa ez da eskualdean burutuko den mobilizazio bakarra. Bihar ere (urtarrilak 5) elkarretaratzerako deia egin dute Amurrion, 18:30etan Juan Urrutia enparantzan.