Atzo lortu zuten galdutako txakurra bere etxera itzultzea. Berez, Sasha deituriko txakurra galdu zen larunbatean Urduñan eta hainbat tokitan ikusi ondoren, atzo berreskuratu zuen jabeak.
Ez zeukan ez lepoko ez arnesik. Animalia zuria da eta kanitxe eta yorkshire arrazen nahasketa da. Jabeak sei egun lehenago jaso zuen Malagatik. Antza, errepide batean topatu zuten abenduaren 24an, Mijasen galduta. Urtarrilean hirian adoptatu dute.
Jabeak azpimarratu zuenez, Sasha oso beldurtia da eta norbait hurbiltzen bazaio ziztu bizian ihes egiten du. Horregatik, hain zuzen, ikusiz gero, eskatu zuten berarekin jartzeko harremanetan 630 604 926 telefono zenbakiaren bitartez.