Urdax Garriga pilotari urduñarra Bizkaiko buruz buruko txapelduna da

Aitor Aspuru Saez 2026ko urtarrilaren 27a

Urdax Garriga urduñarra. / Jai-Alai Pilota Eskola

Larunbatean irabazi zuen finala Zaratamon, baina bere aurkariak ez zion erraztasunik eman.

Urduñako Jai-Alai Pilota Eskolak txapelduna dauka bere jokalarien artean. Izan ere, larunbatean Urdax Garriga 12 urteko gaztea Bizkaiko buruz buruko finalean gailendu zen Gaztetxoak kategorian eta B baxua mailan.

Finala Zaratamon jokatu zuten urduñarrak eta Izan Fontalba ortuellarrak. Lehia oso bizia izan zen eta lehen seta aiaraldearrarentzat izan zen, 4-10. Bigarrenean, ordea, Danok Lagunak klubeko kideak emaitza hobeak lortu zituen, 10-6ko markagailuarekin amaituta. Azken set erabakigarrian Garrigak nagusitasuna erakutsi eta 1-5 irabazi zuen.

Urduñako Jai-Alai Pilota Eskola oso pozik dago lorpenarekin eta atzo bertan omenaldi txikia egin zioten entrenamendua hasi baino lehen.

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

Klubak azpimarratu du gazteak urteak daramatzala pilota eskolan eta Bizkaiko binakako txapelketan ere parte hartzen duela. Hain zuzen, bigarren fasea berehala hasiko da. Horrez gain, datorren asteburuan Herriarteko Txapelketa jokatuko da eta Gallartaren kontra lehiatuko da klub osoa.

Eneko Goenaga

Talde urduñarrak goraipatu nahi izan du Eneko Goenagaren parte hartzea Gaztetxoak kategorian eta B altua mailan. Izan ere, nahiz eta ez irabazi, finalerdietara heltzea lortu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide