Kultur sorkuntza Aiaraldean

‘Infamia’ telesaila filmatuko dute Urduñan eta haur eta gazteentzako casting bana egingo dituzte

Maider Ramirez Martin 2026ko otsailaren 11

Film ugari grabatzen ari dira azkenaldian Aiaraldean; irudian 'Sacamantecas' filmaren grabazioa. / Aiaraldea.eus

Zortzi eta hamar urte bitarteko haurrak behar dira ikasgela bat irudikatzeko eta 16-17 bitartekoak antzerki-talde bat birsortzeko.

Beste ikus-entzunezko bateko hainbat sekuentzia filmatuko dituzte martxoan Urduñan. Kasu honetan, Infamia izeneko telesailaren eszenatoki izango da hiria eta pasarte horietan agertuko diren haur figuranteen bila dabiltza.

Hain zuzen ere, bi perfil izango dira beharrezko. Alde batetik, zortzi eta hamar urte bitarte dituzten umeak behar dira ikasgela bateko eszenetarako. Bestetik, 16-17 urte dituzten baina gazteagoak diruditen nerabeak behar dira. Azken horiek antzerki talde bat irudikatu beharko dute.

Interesa dutenek Smart Figuración-en webgunean izena eman eta serieraphael01@gmail.com postara idatzi behar dute erregistratu direla adierazteko. Mezu elektroniko horretan Urduña ikastetxea (Colegio Orduña) gaia zehaztu beharko dute haurrek eta Urduña antzerkia (Teatro Orduña). Adingabeek NANa izan beharko dute, eta gurasoei dokumentazioa eskatuko zaie lan-agintaritzari baimenak eskatu ahal izateko.

Figurazio enpresatik azaldu dutenez, ikus-entzunezkoen figuranteen hitzarmen kolektiboa eta indarrean dagoen lan araudia betez ordainduko dute lana. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide