Urduñako gaurkotasun instituzionala ekarriko dugu azalera aste honetan, Iker Santocildes alkatearekin. Ohikoan bezala, ostegunean emitituko da podcasta zuzenean, 13:00etatik aurrera.
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Gaur (otsailak 23) gauean itxiko da horretarako tartea, 23:00etan.