Urduñako alkateak Tubos Reunidosi aipamena eginez hasi zuen elkarrizketa. Babesa helarazi nahi izan zien bertako langileei eta euren senideei, eta jakinarazi zuen Urduñako Udaletik ere gaia jorratzen ari direla hainbat erakunde publikorekin. Izan ere, Santocildesek nabarmendu duenez, ehun urduñar inguruk lan egiten duten 301 kaleratze iragarri dituen multinazionalean.
Behin mezu hori helarazita, Urduñako gaurkotasunezko gaiez mintzatu zen gobernuburua, Aiaraldea Komunikabidearen galderei erantzunez. Aurrekontuak, turismoa sustatzeko ekimenak, hirian egiten ari diren zinema grabaketak eta beste hainbat gai izan zituen hizpide.