Ehunka lagun bildu ziren igande goizean Urduñako Burgos kaleko 4. zenbakian. Bertan kokatuta dago Ametsgoien proiektua, eta atzo egin zuten egitasmoaren inaugurazioa.
Kale egoeran dauden edo etxebizitza lortzeko zailtasunak dituzten emakume migratuei aterpea eskaintzea izango da ekimenaren xedea. Etxebizitza bloke osoa eraberritu dute horretarako. Hiru solairu, hainbat logela, sukalde, egongela, komun eta bestelako azpiegiturekin.
Aitor Arbaiza eta Josu Beaskoetxeak sortu zuten proiektua, kasu konkretu batek bultzaturik, baina auzolanean egin dituzte lan guztiak, Euskal Herriko zein Espainiako Estatuko hainbat txokotatik bertaratutako ehunka lagunen parte hartzearekin.
Beaskoetxeak berak azaldu zizkion proiektuaren nondik norakoak Aiaraldea Komunikabideari atzoko inaugurazioaren ostean: