SOSLAIA

Edu del Cerro, bizitzeko grina eta musika

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 3a

Edu del Cerro, eskaini zuen kontzertuetako batean.

Larunbatean omendu zuten Belatz Gorri tabernan Edu del Cerro. STOP eta Futuros cadáveres taldeko kidea izan zen eta, ondorioz, baita Urduñako musika munduko erreferenteetako bat ere. 

Larunbat hunkigarria bizi izan zuten Edu del Cerroren senideek eta lagunek Belatz Gorri tabernan. Izan ere, kontzertua egin zuten bera oroitzeko eta poztasuna eta malkoak nahastu zituzten bizitzako oztopoei erreparatzen ez zion urduñarra gogoratzen.

Berez, Edu del Cerro ezaguna zen hirian arrazoi anintzengatik. Mariako Konpainian ikasi zuen eta hainbat hiritarrekin izan zuen harremana, baina ospetsuagoa izan zen STOP taldeko kidea izateagatik.

Musika bandak punka eta rocka jorratu zituen eta hainbat kontzertu eskaini zituen eskualdean 1993 eta 1997 urteen artean. Bere anaia Julenek gogoratu ditu zuzeneko bereziak: "Amurrioko San Anton plazan jo zutenean 1994ko Amurrioko jaietan. Amurrion ere jo zuten institutuko ikasbidaia finantzatzeko. Urduñan Amnesia taberna zen euren leku berezia, birritan jo zuten, eta Gaztetxean ere (merkatuan zegoena), igerilekuetan...".

Dena den, Julenek uste du STOP taldearen alderik interesgarriena izan zela jende ugari animatu zela euren eredua jarraitzera eta talde propioa sortzera. Erreferente izan ziren.

Larunbatean bere taldeko lagunak berriro batu ziren eta Eduren hutsunea betetzeko Julenek eurak hartu zuen bere anaia handiaren baxua. "Nahiz eta bera bezain ondo ez jo, hunkigarria izan zen niretzat bere musika tresna hartzea", aipatu du Julenek.

Lagun ona

Baina bere anaia ez zen omenaldian parte hartu zuen bakarra. Lehengusu eta lehengusinak, lagunak eta taldekideak ere bildu ziren Belatz Gorrin, barre eta negar egiteko eta azpimarratzeko Edu oso adiskide ona zela, beti zegoelako laguntzeko prest.

Jakina, Julenek ez du ahaztu nahi izan bere semeek argitzen zutela bere begirada, lehoi baten izaera zuela eta bete zituen 49 urteak ondo aprobetxatu zituela: "Aspaldi zegoen gaixorik, baina oztopo guztiak atzean uzteko gogoa zuen, bizitzeko. Beti egin nahi zuen aurrera eta hainbat proiektu zituen".

Eduren itzala luzea izango bada, larunbateko kontzertuak utzitakoa biltzen ari dira orain, hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide