Aurkitu dituzte larunbat gauean Urduñan gertatutako "eraso bortitzaren" lekukoak

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko martxoaren 4a

Bolo-bolo zabaldu da lekukoak bilatzeko deia WhatsApp aplikazio bidez.

Urduñako bi neba-arrebek jipoia jaso zuten larunbat gauean, etxeko atarira sartzear zirela. Senideek WhatsApp mezua zabaldu dute erasoaren informazioa biltzeko. Mezuak fruituak eman ditu, topatu dituzte bilatzen ari ziren lekukoak.

Iragan larunbat gauean (martxoaren 1ean) erasoa jasan zuten Urduñako bi neba-arrebek. Edu del Cerroren omenezko kontzertuen ostean jaso zen gertakaria, bi senideak Gran Via kaleko etxeko atarira sartzear ziren unean.  "Eraso oso larria" izan zela azaldu diote erasoa jasan zuten herritarren gertukoek Aiaraldea Komunikabideari. Salaketa jarri eta epaiketa gauzatu ahal izateko, ordea, lekukoen beharra zuten.

Leukoak biltzeko ahaleginean WhatsApp mezua zabaldu dute gaur goizean. Jipoiaren inguruko edozein informazio bildu nahi zian dute senideek. Helbide elektroniko berezi bat ere jarri dute martxan. Bolo-bolo ibili da mezua, eta azkenean aurkitu dituzte bilatzen zituzten lekukoak.

Izan ere, Belatz Gorri taberna kanpoan zegoen neska talde bat identifikatzea izan da senideen helburu nagusia. Neska taldea ez zen Urduñakoa baina mezua zabaldu bezain laster lortu dute eurekin harremanetan jartzea.

Kasua epaitegian

Jipoia jaso zuten bi herritarren senideek asko eskertu dute mezuak izan duen zabalpena eta jendearen inplikazioa. Mezua gehiago ez zabaltzeko eskaera ere luzatu dute, dagoeneko lekukoak aurkitu dituztelako. Bildutako informazio guztiarekin epaitegira joko dute orain, eta erasotzaileen aurkako salaketa jarriko dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide