Foru plazako hastialetako horma-irudiak amaitu dituzte, 14 urteren ondoren

Erredakzioa 2026ko martxoaren 16a

Eskualdeko 13 artistaren hamabost lan bildu dituzte arkupeetako sabaietan.

Amaitutzat eman dute 2012an Urduñako Foru plazan abiatutako proiektu artistiko faraonikoa. Hamabost horma-irudi atondu dituzte 14 urte hauetan zehar bertako hastialetan, eskualdeko hamahiru artistaren esku hartzeei esker. 

Gaur eguerdian aurkeztu dituzte obra kolektibo erraldoiaren azken laginak, ‘Porrillo’, David Abajo eta Leire Sainz de Aja sortzaileek eginikoak. Hiru artistek hartu dute hitza prentsaurrekoan, Iker Santocildesekin batera.

Alkateak eskerrak eman zizkien prozesu osoan parte hartu duten margolari guztiei eta ekimena babestu duten erakundeei. “Hau osatzea ez da erraza izan: denbora, jarraikortasuna eta hainbat erakunderen lankidetza behar izan dira. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europako funtsak lagungarri izan dira Urduñak gaur egun parekorik ez duen ondare artistikoa izan dezan”, nabarmendu du gobernuburuak. 

"Parekorik ez Europa osoan"

Orain proiektua amaituta dagoela, ustiatzeari ekingo diote, bisita gidatuak antolatuta. Izan ere, egitasmoaren sustatzaileek sustatu dutenez, Urduñako obrak ez du parekorik Europa osoan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide