ETBko Herri Txiki Infernu Handi saioak Urduñan egin du atal berria. Asteazken iluntzean proiektatu zituzten grabatutako elkarrizketa guztiak dozenaka lagunen artean. Orain ez dakite noiz emitituko den saioa, baina Miren Nogales aurkezleak aurreratu du bere hasierako aurreikuspenak gainditu dituela Urduñak.