Urte batzuetan bai, beste batzuetan ez. Korrikaren ibilbideak beti uzten du herriren bat edo beste bisitatu gabe, eta Urduña izan da aurten horietako bat.
Dena den, hori ez da oztopo izan urduñarrentzat euskararen aldeko konpromisoa erakusteko. Ostegun gauean Aiarako errepideetara atera ziren hainbat lagun lekukoaren atzetik korrika egitera eta gaur hiriko auzo guztietara eraman dute euskara.
Goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu batak arte lekukoa eskuz esku pasatu dute hiriko elkarte eta eragile ugarietako ordezkariek. Euria ere egin du tarteka, baina horrek ez du galarazi urduñarren grina eta harro bete dute ezarritako erronka.
Argazkiak: Maider Ramirez Martin eta Ainara Sanchez