Erramu Igandean, martxoaren 29an, 12:00etan egingo da palmondo eta erramuen bedeinkapena Foru Plazan; ondoren, prozesioa Andra Mari parrokiara eta Meza Nagusia. Ostegun Santuan, apirilaren 2an, jardunaldia Eskolako otoizlekuan tuniken bedeinkapenarekin hasiko da (17:15), eta jarraian, Sagrada Familia elizatik Olio Santuen harrera egiteko prozesioa (17:30); ondoren, Meza Nagusia, oinak garbitzeko ekitaldiarekin. Ordu Santuak itxiko du eguna 22:00etan.
Larunbat Santuan, apirilaren 4an, Urduña Abesbatza Elkarteak kontzertu sakratua eskainiko du parrokian 19:00etan, eta ondoren Pazko Gaubeila Santua egingo da 22:00etan. Pazko Igandean, apirilaren 5ean, 12:00etan aterako da Kristo Berpiztuaren prozesioa, Ama Birjinarekin topaketarekin batera, eta ondoren Meza Nagusia ospatuko da.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.