Gaur gaueko 22:00tan telebista piztu eta ETB1 katea sintonizatzen duten horiek hainbat aurpegi ezagun ikusiko dituzte pantailan seguru. Izan ere, Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek gidatutako Herri Txiki, Infernu Handi saioak Urduña bisitatuko du. Bertako herritar ugari elkarrizketatuko dituzte bi aurkezleek hiriko bitxikeriak deskubritzen dituzten bitartean.
Martxoaren 18an egin zuten filmatutako elkarrizketen proiekzioa eskolako kiroldegian eta Nogalesek aurreratu zuen bere hasierako aurreikuspenak gainditu zituela Urduñak: