Mendeikako Jesuseko Bihotz Sakratuaren bitartez, Larruazabalgo herritarren historiako pasarteak azalduko dituzte igandean

Aitor Aspuru Saez 2026ko apirilaren 17a

Larruzabal egindako ibilaldi bat.

Korozen mendian kokatuta dago eta Adratan elkarteak berreskuratuko du bere sorreran dagoen istorio bitxia.

Larruazabalgo historia hobeto ezagutzeko aukera emango du Adratan elkarteak igandean Mendeikako elizan 11:00etan. Izan ere, Korozen mendian dagoen Jesusen Bihotz Sakratua nola eraiki zen azalduko dute.

Eliseo Gutierrez hartuko du horren ardura, azken urteetan ikertu baitu monumentu horren nondik norakoak. Antza, ideia jesuitena izan zen, baina Belandia, Mendeika eta Lendoñogoiti eta Lendoñobeitiko herritarrek hartu zuten ardura osoa. 9.000 pezeta jarri zuen herri bakoitzak eta gero adra (edo auzolan) bitartez eraiki zuten.

Gutierrezek goraipatu nahi du bertokoek egin zuten ahalegin handia 1954an. "Nazionalkatolizismoak botere handia zuen garai horretan, urtebeteko aurrekontua eta euren lana jarri behar izan baitzuten". 

Gertakari osoa argitzeko fitxategi ezberdinak arakatu eta ahozko kontakizunak batu ditu Gutierrezek.

Historiako pasarte gehiago

Elizan hitzaldi txikia eman ondoren, Korozen mendira igoko dira parte-hartzaileak, baina Larruazabalgo beste toki batzuk ere bisitatuko dituzte, herrixkan horien iragana hobeto ezagutzeko.

Esaterako 1936ko lubakiak erakutsiko dituzte, baita herritarrak historikoki bildu diren zelaia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide