Urduñako EH Bilduk prentsa oharra zabaldu jakinarazteko ez dagoela ados aurtengo otxomaioen antolakuntza ereduari dagokionez. Izan ere, oposizioko taldearen aburuz, "ez da apenas jai eta txosna-batzordeko batzorde deialdirik egin eta horrek kolektiboen, elkarteen eta norbanakoen inplikazioa zaildu du".
Koalizioaren iritziz, erabakimen esparru horiek ahalbidetzen dute jai eremua inklusiboa, parekidea, errespetuzkoa, plurala eta euskalduna izatea.
Horrez gain, EAJri egotzi diote txosnen arautze oinarriak eremu horretan parte hartzen dutenekin jorratu ez izana. "Ezin da elkarteekin landu gabeko dokumentuaren aplikazioa sustatu aurretiaz hauen irizpide eta arauak eta hauen eraginak ezagutu gabe".
Azkenik, EH Bilduk aldarrikatu du pregoilari eta txupinero izateko hautaketa prozesua hobetu behar dela eta modu librean bideratu, balio, figura eta merezimendu ezberdinen arabera izateko.