Urduña Hiria Junior Klasikoaren 54. edizioa lehiatu da gaur hiriko kaleetan barrena. Foru plaza izan da probaren epizentroa, eta ez da aparteko sorpresarik egon norgehiagokan. Izan ere Espainiako estatuko egungo txapelduna gailendu da, Benjamin Noval.
130 txirrindulari gaztek hartu dute parte lasterketan, 14 talde lehiatu dira eta 94,7 kilometroko ibilbidea egin dute.
Argazkia: Antonio Muñoz Merino