Asteburuetako gaueko tren-zerbitzua indartuko du Renfek Urduñako Otxomaio jaietan. Osotara, hamar tren gehiagok zirkulatuko dute maiatzaren 9an eta 16an, 0:30etik 4:30era. 7.000 leku gehiago eskainiko dituzte guztira.
Gauzak horrela, 0:35ean, 2:35ean eta 3:35ean abiatuko dira trenak Urduñako tren geltokitik, igande goizaldean. Abandoko geltokitik Urduñarako noranzkoan 1:35an aterako da zerbitzu berezia, eta Laudiotik beste bat irtengo da 3:05ean.
Bidaiariek asteburuko eguneko zerbitzu erregularra ere izango dute Bilbo eta Urduña artean mugitzeko. Gune horretako gainerako bidaiariek, berriz, C1 (Bilbo-Santurtzi) eta C2 (Bilbo-Muskiz) lineatan ibiltzen diren trenen loturak erabili ahalko dituzte, tren enpresak azaldu duenez.