Otxomaioen atarian indarrak batu dituzte greba mugagabeetan murgilduta dauden Maderas de Llodio eta Tubos Reunidoseko beharginek. SOS Aiaraldea platafomarekin batera, ehunka lagun batu dira Urduñako kaleak zeharkatu dituen manifestazioan. "Aiaraldea aurrera" lemapean, eskualdearen etorkizunaren alde borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsi dute langileek.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte