Ertzaintzak 35, 28 eta 25 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu Urduñan gauean. Segurtasun Sailak azaldu duenez, agenteek herritar baten deia jaso dute salatzeko hiru gizonezko ikusi zituela furgoneta baten barruko partea arakatzen.
Orduan patruila bat bertaratu da eta hiru gizonezko topatu ditu. Polizia ikustean, hirurak saiatu dira ihes egiten eta bidean bihurkin bat eta eskularru batzuk bota dituzte.
Ertzaintzak hirurak atxilotu ditu eta egiaztatu du lau ibilgailuk zituztela leihoak apurtuta edo zerrailak behartuta. Indarrez lapurtzea leporatu diete eta, izapideak amaituta, epaitegira eramango dituzte.