Igerilekuen irekiera data aurreratzea eskatu du Urduñako EH Bilduk, kudeaketa hobetzeko hainbat proposamen planteatzearekin batera

Maider Ramirez Martin 2026ko maiatzaren 26a

Urduñako igerilekuak, artxibo irudi batean.

Maiatzeko azken asteburuan igerilekuak zabaltzeko eskaera formala apirilean egin zutela adierazi dute subiranistek, eta gobernu-taldeak "jada berandu dela" erantzun izana deitoratu dute.

Udal-igerilekuen irekiera data aurreratzea eskatu dio Urduñako EH Bilduk tokiko gobernuari, "egungo errealitate klimatikora egokitzeko eta herritarren beharrei erantzun hobea emateko". Zehazki, asteburu honetan, maiatzaren azkenengoan, irekitzea proposatu zioten Udalari apirilean, horretarako eskaera formala tramitatuta. 

Bide horretan, koalizioak kritikatu du gobernu-taldeak "jada berandu dela" adierazi izanak. Izan ere, haien ustez, "proposamena egin zen unean beharrezko neurriak martxan jarri izan balira, posible izango zen igerilekuak lehenago irekitzea". 

Jende pilaketak hobeto kudeatzeko hainbat neurri ere proposatu ditu EH Bilduk. Alde batetik, jende gehien espero den egunetan "txango antolatuen kopurua mugatzea". Bestalde, "eguneko sarreraren prezioa berrikustea, saturazioa kontrolatzen laguntzeko". Eta, azkenik, udal-teknikariek, enpresa kudeatzaileak eta ordezkari politikoek "jarraipen-batzorde bat sortzea, instalazioen funtzionamendu egokia eta uraren kalitatea bermatzeko". 

"Zentzuzkoak eta egingarriak" dira neurri horiek koalizio subiranistako kideentzat eta adierazi dute ez dutela "inbertsio handirik edo egiturazko aldaketarik eskatzen", baizik eta "borondate politikoa eta egokitzeko gaitasuna". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide