Inti Raymia ospatu du Urduñako komunitate ekuadortarrak

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko ekainaren 8a

Hamaika txokotatik etorritako ehunka lagun elkartu ziren larunbatean Urduñako Gamako urmaelaren inguruan Inti Raymia ospatzeko. Eguzkiaren jaia da Inti Raymia, Ekuadorreko ospakizunik garrantzitsuenetarikoa.

Inti Raymia, eguzkiaren jaia, Andeetako herrietan sakon errotutako ospakizuna da. Ekuadorreko ospakizunik garrantzitsuenetakoa da, eta Urduñako komunitate ekuadortarrak festa erraldoia antolatu zuen asteburuan Gamako urmaelaren inguruan. Urduñarrak bakarrik ez, Euskal Herriko zein Espainia eta Frantziako estatuetatik etorritako ehunka lagun elkartu ziren bertan.

Komunitatean sustraiak goratu eta sorterriko tradizioak bizirik mantentzea helburu, kirola eta dantza uztartu zituzten gaueko ordu txikiak arte luzatu zen ospakizunean. Jana eta edana ere ez ziren falta izan, eta kasu honetan ere, Ekuadorreko jaki tradizionalak kozinatu eta banatu zituzten bertaratutakoen artean.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide