Dozenaka jarduera eta ehunka lagun elkartu zituen larunbatean Urduñan ospatutako AEFAT jaiaren IV. edizioak. Erronka solidario batekin eman zioten hasiera egitarauari: Txarlazo mendia zortzi aldiz igotzea, 12 orduko tartean. Horrez gain, auto-klasikoen erakusketa, danborrada, herri bazkaria edota kontzertuak izan ziren eguneko osagai nagusiak.
Herritar talde batek 2022an antolatu zuen aurrenekoz AEFAT jaia, ataxia-telangiektasia gaixotasun arraroarekin jaio zen Hodei Torres herriko gaztea laguntzea helburu. Urte hauetan guztietan gaixotasunari ikusgarritasuna eman eta bere ikerketarako dirua biltzea izan da egitasmoaren xedea.
Argazkiak: Ainara Sanchez eta Antonio Muñoz