Energia berriztagarria sortzeko instalazio berria egingo du Orduenerrek, Pinbak enpresarekin elkarlanean

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 17a

Orduenerrek eskolan egindako planteamendua. / Orduener

Jadanik hiru azpiegitura kudeatzen ditu kooperatibak eta eremu industrialean tamaina ertaineko aerosorgailua instalatzeko neurketak egiten ari dira.

Orduener kooperatibak ez du etenik izan bere jardueran eta Herri Eskolan (100 Kw), frontoian (47 kw) eta Arbietoko futbol zelaian (25 kw) instalazio fotovoltaikoak ezarri eta gero, bi proiektu berri lantzen ari da. Alde batetik, Pinbak enpresarekin hitzarmena sinatu nahi dute uda ostean bere pabilioiko teilatua erabili ahal izateko azpiegitura fotovoltaikoa edo hibridoa (aerosorgailu txiki batekin) jarri eta, modu horretan, 100 Kw sortu ahal izateko.

Bestetik, Europan lortutako dirulaguntza baten bidez, tamaina ertaineko aerosorgailua eremu industrialean instalatzeko aukera aztertzen ari dira. 500 megawatio sortzea izango lirateke helburua eta jadanik hondatuta dagoen tokia hautatu dute. Hori bai, momentuz, egindako neurketek eta teknologiek ez dute hori ahalbidetzen eta probak egiten ari dira aukera teknikoa egongo ote den argitzeko. Izan ere, finantzazioa eskuratzeko bidea izango lukete.

Bazkide eta energia gehiago

Orduener apurka-apurka aurrera egiten ari da bere planteamenduan: urduñar orori bere kontsumo elektrikoaren energia berriztagarriaren kopurua %30 edo %40ra igotzea.

Kooperatiban bazkidetu beharra dago horretarako, 10 euroko kuota eta kontsumoaren araberako ekarpen boluntarioa eginda.

Bazkidetzari edota energiari lotutako edozein zalantza argitzeko, ekimenak badu bulegoa Foru plazan eta aldez aurretik hitzordua lotu beharra dago 649 200 421 telefonoan.

Elikadura burujabetza ere

Proiektuak energia askitasuna lantzen duen moduan, elikadura burujabetzaren bidea ere hartu nahi du. Horretarako, hurrengo urtean tokiko nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritutako kontsumo eredua bultzatu nahi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide