Ikasturteko azken saio honetan Urduñara begira jarriko gara. Alde batetik, Iker Santocildes Perez izango dugu gurekin, Urduñako alkatea, hiriko gaurkotasunezko gaien inguruan mintzatzen.
Bestetik, Bizi Urduña egitasmoko kideak ere izango ditugu gurekin. Duela gutxi aurkeztu da hiriko merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak eta enpresak sustatzea helburu duen eragile berri hori, eta bertako kide den Nekane Salazarrekin hitz egiteko aukera izango dugu.