LGTBIQ+ harrotasun egunari lotuta dago Bizi Urduña elkartearen lehen kanpaina

Erredakzioa 2026ko ekainaren 26a

Hemen erosi. Hemen bizi. Hemen aske maite da kanpainaren leloa. Elkarte berriak abiatutako lehenengoa.

Duela gutxi sortu dute Bizi Urduña elkartea hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak batu eta sustatzeko. Bere lehen jarduera publikoa (aurkezpenetik harago) ekainaren 28ko LGTBIQ+ Harrotasunari lotutako kanpaina izan da.

Elkarteak Hemen erosi. Hemen bizi. Hemen aske maite mezua zabaldu du eta Sergio Lorenzo Curiel presidenteak azaldu duenez, ez da kasualitatea lehen egitasmoan elkarbizitza, errespetua eta inklusioa izatea ardatza.

Hori guztia eta gehiago argitu zuen Nekane Salazar bozeramaileak Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide