Egun bakar baina bizia Mikel Deuna jaietan

Erredakzioa

Haurren minbizia jorratzen duen elkarte bati emango diote larunbatean bildutako dirua. 

Egun bakarra iraun dute Mikel Deuna jaiek, baina egitarau bizia izan dute, larunbat goizetik gauera luzatu dena. FTF Street Banden emanaldia, patata tortilla txapelketa, bizilagunen argazkia, herri bazkaria, bingoa, goitibera jaitsiera, txapela jaurtiketa eta igela txapelketak, elkartasun parrillada eta kontzertuak egon ziren. 

Aurten Esta carrera la vamos a ganar elkarteari emango diote parrilladan zein jaian oro har bildutako dirua. Haurren minbizia lantzen du eragile horrek, eta bertako kide bat urduñarra da, jai batzordeko kideek azaldu dutenez.  

XX. mendearen amaiera utzi zitzaion Mikel Deunako jaiak ospatzeari, eta duela 10 urte berreskuratu zuten, betiko jarduerei ekintza berriak gehituz.

Argazkiak: Mikel Deunako Jai Batzordea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide