Urduñak mikologia jardunaldiei amaiera eman die XXVI. erakusketarekin

Garazi Cuadra Alvarez

Erakusketa mikologia jardunaldiaren egitarauaren parte izan da, gastronomia eta kultura uztartu dituena.

Urduñako Foru plazan egin zen XXVI. Mikologia Erakusketa igandean. Bertan, hainbat onddo mota egon ziren ikusgai, mikologiaren inguruko ezagutza zabaltzeko eta naturaren aberastasuna ezagutarazteko.

Mikologia jardunaldia urriaren 23an hasi zen. Ekimenaren barruan, Urduñako hamabi ostalaritza-establezimenduk (Meli’s, Gernika, Batzoki, Posada, Sutegi, Sortetxe, Hikei, Aduana jatetxea, Gorobel, Romulo, Lupardika eta Belatz Gorri) perretxikoekin prestatutako hainbat proposamen gastronomiko eskaini dituzte, errezeta tradizionaletatik hasi eta sorkuntza berritzaileenetaraino.

Bestalde, urriaren 29an onddoen erakusketa kulinarioa eta hitzaldia egin zituzten Peña la Barca lokalean, mikologiaren inguruko ezagutza sustatzeko.

Hala ere, atzokoa izan zen jardunaldien egun nagusia. 10:00etatik 14:00etara, bisitariek hainbat onddo mota ikusteko aukera izan zuten Foru plazan antolatutako erakusketan. Horrez gain, XIX. Hurritz-makila Lehiaketa ere egin zen, Javier Irabienen erakusketarekin batera. 

Horrela, beste urte batez, Urduñako mikologia jardunaldiek amaiera eman diote egitarauari, gastronomia, kultura eta dibulgazioa uztartu dituen ekimenaren bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide