Ehunka lagun bildu ditu Gau beltzak Urduñan

Erredakzioa

Hainbat jarduera antolatu zituen Urduñako Harresia elkarteak Aiaraldea Ekintzen Faktoriarekin eta Urduñako Udalarekin elkarlanean, jaiaren erroak aldarrikatzeko. 

Arrakastatsua izan zen Gau Beltzaren ospakizuna larunbatean Urduñan. Arratsalde osoko egitaraua antolatu zuen Urduñako Harresia elkarte sortu berriak Aiaraldea Ekintzen Faktoriarekin eta Urduñako Udalarekin elkarlanean. 

Mozorroak egiteko tailerra egon zen lehenbizi, eta beldurraren ibilbidea abiatu zuten gero, Orduña Hiria Museoaren paretik hasita. Bukatzeko, gaztaina erreak eta txokolatea banatu zituzten harresi inguruan. 

Argazkiak: Edorta Almodovar eta Irati Mendiguren

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide