Urduñako XV. Poteo Musikatua azaroaren 13tik 21era izango da

Garazi Cuadra Alvarez

Poteo Musikala azaroaren 13an hasiko da. / Aiaraldea.eus

Urduñako kaleak eta tabernak musikaz beteko dituzte beste urte batez, askotariko talde eta musika-estiloak biltzen dituen egitarauari esker.

Urduña musikaz blaituko da azaroaren 13tik 21era bitartean, XV. Poteo Musikatuaren eskutik. Beste urte batez, ekimenak herriko kaleak eta tabernak kontzertu eszenatoki bihurtuko ditu, musika eta kultura ardatz dituen egitarau zabal eta anitzarekin. 

Aurten ere Kolektibo Liborio arduratu da ekimenaren antolakuntzaz. Herriko kultur dinamizazioarekin konprometitutako taldeak musikari eta kulturari ikusgarritasuna ematea du helburu, tokiko eskaintza kulturala aberastuz.

Egitaraua bi asteburutan banatuko da: lehenengoa azaroaren 13tik 15era izango da, eta bigarrena, aldiz, azaroaren 20an eta 21ean.

Horrela, hainbat taldek eta musika-estilok hartuko dute parte aurtengo edizioan. Besteak beste, 4MRS, Los Retumbes, GWAYA, Space Jam Jam, Los Ibáñez eta Eder Portoles arituko dira Urduñako hainbat taberna eta gunetan, herritarrei eta bisitariei zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskainiz.

Egitaraua bi asteburutan banatuko da: lehenengoa azaroaren 13tik 15era izango da, eta bigarrena, aldiz, azaroaren 20an eta 21ean.

Lehenengo kontzertua, beraz, azaroaren 13an izango da, Los Retumbes taldearen eskutik. Gernika tabernan joko dute, 20:00etan. Egun berean, gaueko 23:00etan, Rock My Soul taldearen txanda izango da, Romulo tabernan.

Azaroaren 14a izango da musikaz gozatzeko beste egun nagusietako bat. Eguerdiko 13:00etan hasita, eta gaueko 23:00ak arte, hainbat emanaldi izango dira herriko kale eta tabernetan. Hurrengo asteburuan ere musikak hartuko du Urduña, askotariko proposamenekin.

Egitarauari amaiera emateko, azaroaren 21ean bateria-topaketa egingo da Foru Plazan, 13:00etan, Denok batera Urduñan lelopean. Borja Barrueta eta Kepa Calvoren gidaritzapean, 30 bateria-jotzaile baino gehiago elkartuko dira aldi berean jotzeko.

Topaketan ikasle ohiak, musikari amateurrak eta profesionalak bilduko dira, bateriaren inguruko esperientzia kolektibo eta berezia osatzeko.Azkenik, azaroaren 21ean bertan, 19:00etan, Jam Session batek emango dio amaiera XV. Poteo Musikalari, Romulo tabernan.

Urduñak beste urte batez musikaren aldeko apustua egingo du, herriko kaleak biziberrituz, tokiko musikariei lekua eskainiz eta herritarren zein bisitarien artean kultura sustatuz. 

Azaroak 13, ostirala
  • Gernika | 20:00 | Los Retumbes  
  • Romulo | 23.00 | Rock my soul  
Azaroak 14, larunbata
  • X taberna I 13:00 | Piano on the rocks
  • Urduña plaza hotela | 13:30 | GWAYA
  • Sortetxe | 13:30 | Swanp Stringband
  • Batzoki | 13:30 | Ziin and the Melody Breakers
  • Adinekoen egoitza | 14:00 | Rock y Rollo
  • La Posada | 18:00 | Txelu, Mitxel... & Friends Karaoke Akustikoa
  • Foru Plaza | 20:00 l Sugramas
  • Foru Plaza | 21:30 | Guillterm
  • Lupardika | 23:00 | Los Ibañez
Azaroak 15, igandea
  • Mugalde | 13:00 | Eriz & Totum Revolutum
  • Sutegi | 13:30 | Room 20
  • Meli's | 13:30 | Carranza trio
  • Belatzgorri | 14:00 l Eder Portoles
  • Hikei | 18:00 | Space Jam Jam 
Azaroak 20, ostirala
  • Gorobel | 20:00 | Habana 537
  • Ammessia | 23:00 | 4MRS
Azaroak 21, larunbata
  • Foru Plaza | 13:00 | Denok Batera Orduñan
    • 30 bateria-jotzaile baino gehiago elkartuko  dira aldi berean jotzeko
  • Romulo | 19.00 | Jam Session

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide