Aurreko urteetako arrakasta mantendu du Urduñako Mendi Lasterketaren IX. edizioak. 9:30ean abiatu dira traileko eta erreleboetako parte hartzaileak, eta ordu erdi beranduago lasterketa herrikoiekoak. Eguraldia lagun izan dute eta, ondorioz, lokatz gutxirekin egin dute topo ibilbidean barrena.
Antolatzaileak pozik azaldu dira ekimenak aurten izandako harrerarekin. 600 parte hartzaile egon dira guztira, eta baita 120 boluntario baino gehiago ere. Gainera, emakumezkoen kopurua handitu dela nabarmendu dute, aurten kirolari guztien %25a izatera iritsi direlako.
Norgehiagokak ehunka zale erakarri ditu baita Urduñara. Foru plazan bildu da jende gehien, baina ibilbideko beste txoko batzuetara ere bertaratu da jendea korrikalariei animoak ematera.
Mendi lasterketaren webgunean argitaratuko dituzte sailkapenak.