Ferrero Rocher enpresa italiarraren Juntos brillamos más lehiaketako bigarren fasean sartzea lortu du Urduñak. Gauzak horrela, EAEko ordezkaria da hiria eta irabazlea izanez gero, konpainiak argiteria berezia instalatuko du Gabonetan bere kaleetan barrena.
Nola ez, gainditutako faseko udalerririk bozkatuena izan da Urduña, baina jadanik abian dagoen honetan zeroan daude markagailuak berriro. Hortaz, Udalak gogoratu die aurreko kanporaketan bozkatu zutenei berriro egin dezaketala.
Bozketan parte hartzeko honako esteka hau baliatu behar dute interesdunek. "Lagundu gure hiriari Gabon jaien magia bertara ekartzen eta eman botoa berriro", zabaldu du tokiko erakundeak bere komunikazio kanaletan.